Alt Text

1805: magiaren iraultza FAMILIARRA

Magia ikuskizun plastikoa helduentzat (eta haurrentzat).

1805ean, magiaren norabidea aldatzeko zorian zegoen. Sormen loraldi eder batek arte kategoria eman zion, eta hala hasi zen magiaren urrezko aroa. 200 urte geroago, Asier Kidamek, iraganeko eta orainaldiko mago mitiko batzuen lanean inspiraturik, bidaia gogoangarria egiten du magiaren historian zehar. Denok oroimenean gordetzen ditugun ilusioak, gaurko egunera ekarriak eta sekula ikusi gabeko moduan aurkeztuak.

Ordubete inguru irauten duen areto-ikuskizuna.
Leku itxietan baino ezin da egin.
Soinu-ekipoa Asier Kidamek berak jarriko du.

Dosierra deskargatu   Kartela deskargatu