Alt Text

AROA ETA MIRARIAK MAGIA IKUSKIZUNA HAUR ETA FAMILIENTZAT

Magia ikuskizun freskoa eta dotorea haurrentzat (eta familientzat).

Esperimentu benetan magiko honetan Asier Kidamek bere azken sormenlanak erakutsiko dizkigu. Umoreak eta soinubanda zaindu batek inguratuta, publikoak mirari txikiak bizitzeko aukera izango du: botere handiak dituen aro bat, ardi jostalariak… baita magia egiten duen pelutxe bat ere.


Adin gomendatua: 5 urtetik aurrera.
Iraupena: 60 minutu.
«Asier Kidam Magic» konpainiak jarriko du behar den guztia: soinu ekipoa, eszenografia…
Muntatzeko: 2 ordu.
Jasotzeko: ordu 1.
Eszenografiaren eta trukuen premia teknikoak direla eta, “Aroa eta mirariak”, leku itxietan baino ezin da egin: antzoki bat, frontoi bat, karpa itxi bat, erabilera anitzeko areto bat, gimnasio bat…
Ikuskizunetan ez du erabiltzen animalia bizirik.

Asier Kidam magoak, bere lan egiteko modua azaltzen dizun lehen momentutik emanaldia amaitzen duen arte, erraztasun handiak ematen ditu dena ondo atera dadin. Ikusle guztiok, bai umeak bai irakasleok, liluratuta utzi gintuen bere magiarekin eta publikoa irabazteko duen moduarekin. Arreta handia eman zidan bereziki zeinen samurra eta dotorea den umeekin erlazionatzeko orduan. %100 gomendagarria tarte atsegin bat pasatu eta ikuskizun dibertigarri batez gozatu nahi baduzue.

Alain Garalde (DBH4ko tutorea eta metodologia arduraduna Bera Kruz Ikastolan)

Kartela deskargatu EUSKARA
Descargar cartel CASTELLANO