Alt Text

SEKRETURIK EZ MAGIA IKUSKIZUNA HELDUENTZAT

Magia eta umore ikuskizun lotsagabea helduentzat.

Asier Kidamek «Sekreturik ez» aurkezten digu, helduentzat propio sortu duen ikuskizun berria. Parte hartzea, harridura eta umore fina ziurtaturik daude. Espektakulu honetan, magiaren joko klasiko erabat berrituak eta gaurdaino sekula ikusi ez ditugunak gozatuko ditugu aldi berean.


Iraupena: 60 minutu.
«Asier Kidam Magic» konpainiak jarriko du behar den guztia: soinu ekipoa, eszenografia…
Muntatzeko: 2 ordu.
Jasotzeko: ordu 1.
Eszenografiaren eta trukuen premia teknikoak direla eta, “Sekreturik ez”, leku itxietan baino ezin da egin: antzoki bat, frontoi bat, karpa itxi bat, erabilera anitzeko areto bat, jatetxe bat…
Ikuskizunetan ez du erabiltzen animalia bizirik.

Asier, bihotz-bihotzez zoriondu nahi zaitugu urteroko enpresa afariaren amaieran erakutsi zenizkigun trebezia eta gustu onagatik. Kontratatu zintugun opari bat egin nahi genielako gure langileei, eta arrakasta izan dugu! Zure show-az gozatu ondoren, izugarri atsegina izan zen lankideei entzutea nola kontatzen zizkioten jokoak elkarri behin eta berriro guztiz txundituta. Eskerrik asko, Mago… Bete-betean asmatu genuen zu gurera ekarrita!!!

Aitor Gorosabel (Eigas Automoción enpresaren gerentea)

 

Kartela deskargatu EUSKERA
Descargar cartel CASTELLANO