Alt Text
Asier Kidam

NIRE BERRI

Magia ikuskizun dotoreak eta originalak euskaraz Euskal Herri osoan

Asier Kidam Magic


Gasteizen jaio nintzen, 1984. urtean. 7 urte nituela hasi nintzen magiarekin interesatzen, mago batek txanpon bat atera zidanean belarritik; hiru urte geroago debutatu nuen mago gisa. Geroztik, izugarri gozatu dut eszenatoki gainean egin ditudan 2.500tik gora emanaldietan.

Sarrera proba egin ondoren, 17 urterekin, Espainiako Ilusionismo Elkartean sartu nintzen, eta 19rekin bizibide bihurtu nuen nire pasioa.

Eskarmentu handia daukat magia profesionalean. Espainiako telebista kateetan lan egin dut, baita ETBn ere, eta antzokietan, kultur etxeetan, instituzioetan, hezkuntza zentroetan… Baita Iker Galartzaren “Gure Zirkua” ikuskizunaren bira guztietan ere.

Enpresa askoren zerbitzura jarri dut nire magia, haien produktuak eta zerbitzuak promozionatze aldera: Mercedes, BBK, ACB, Irizar, JB, Euskaltel, Ecogras… Bestalde, 4 urte eman ditut aktore nagusi gisa “Magia teilatuan” (Txalo Produkzioak S.L.) eta “Magia lapurra” (Txalo Produkzioak S.L.) antzezlanetan. Eta aurkezlelanak ere egin ditut hainbat ekitaldi publikotan.

Gaur egun artista egoiliarra naiz Paraiso Antzerkiaren KunArte sormen zentroan, Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak lagundutako ekimena dena.

Magia emanaldiak egiten ditut areto eta antzokietan (Euskal Herrian eta Espainiako Iparraldean, batez ere), baita festa pribatuetan ere. Alta emanda nago Gizarte Segurantzan, eta erantzukizun zibileko asegurua daukat.

Asier Kidam mago arduratsua da kudeaketa kontuetan, eta haren ikuskizunak oso-oso landuta daude. Ez da mugatzen truku harrigarriak egiten dituen mago original bat izatera, aktore ona ere bada eta berehala sartzen du publikoa poltsikoan, bai umeak bai helduak. Euskaraz zein gaztelaniaz lan egiten du, eta berdin harrapatzen zaitu bi hizkuntzetan. Guztiz gomendagarria ekitaldi serio edo informaletarako!

Maite López (Gasteizko Udaleko kultur teknikaria Principal Antzokian)