Magia ikuskizun profesionalak, euskaraz, Euskal Herri osoan.
Urte mordoxka bat egin dugu elkarlanean, eta oraindik ere harritzen nau Asier Kidam magoaren esperimentatzeko gaitasunak. Etengabe jarduten du truku berriak sortzen eta klasikoen bertsioak egiten, edo istorioak idazten testuinguru umoretsu batean kokatzeko bere magia. Ez du onik izaten lanaren zoko-moko guztiak bere gustura eduki arte, magiari berari dagozkionak noski, baina kontuan hartuta betiere aktore baten bestelako betekizunak: ahotsaren, gorputzaren zein elementuen erabilera arretatsua; testu interpretazio naturala, gaztelaniaz zein euskaraz; eta eszenaratze zaindua. Lan egiteko modu sakon horrek kalitatea eta originaltasuna ematen dizkie bere ikuskizunei.
Julia Marín Arteaga (Antzerki itzultzailea eta komunikazio tekniketan irakaslea)
JARRAITU!