Alt Text

MAGIA EKITALDI, ENPRESA ETA BESTELAKO PROIEKTUETARAKO EKITALDI KORPORATIBOAK, KONTZIENTZIAZIO KANPAINAK, JARDUNALDI PERTSONALIZATUAK, ENPRESA FESTAK...

Magia pertsonalizatua, edozein motatako marka, erakunde, ekitaldi edo kanpaina indartu edo promozionatzeko asmoz sortzen diren irudi, mezu edo ideietan oinarritua.

Mago profesional gisa egin ditudan urte luzeetan, atsegin handiz lan egin dut ikuskizun guztiz pertsonalizatua eskatu didaten ezin konta ahala erakunde eta enpresarekin.

Beste batzuetan zeremonia maisu gisa jardun dut magia jokoak eginez gala, sari banaketa eta ekitaldi korporatibo formal zein informaletan. Umore eta partaidetzari tarte txiki batzuk eskaintzea aukera paregabea da edozein jardunaldi dinamiko eta entretenituago egiteko.

Mago gisa jardundako urte luzeek eman didaten eskarmentuari esker, gai naiz magia trukuak pertsonalizatzeko eta bezeroak komunikatu nahi duen ideia jakin batera egokitzeko. Aurkezpen bat eta magiaren harritzeko ahalmena batzen direnean sortzen den sinergiak askoz ere inpaktu handiagoa dauka ikusleengan.

Azaldu iezadazue zuen asmoa, eta ikusiko duzue zenbat aukera dauden produktu bat sustatzeko, ideia bat indartzeko edo edozein ekitaldi original eta gogoangarri bihurtzeko, ikusleak beren eskuekin magia egiten jarriko ditut eta.

ADIBIDE BEZALA, HONA BIDEO ETA ARGARKI BATZUK




Saskibaloira egokitutako trukuak ACB Errege Koparen zozketan, RTVE La 2 kateak zuzenean emana.


Mago egoiliarra Iker Galartzaren GURE ZIRKUA ikuskizunean: 500 emanaldi, 100.000tik gora ikusle.

Asier Kidam: arina, zorrotza, bizia, umoretsua, gertukoa. Irakasteko arazorik ez duen ikasle ausarta. Berarekin bizitza eta lana errespetuz konpartitzea hain da erraza. Asier Kidam Mago magikoa!!!.

Iker Galartza (Aktorea, gidoilaria eta GURE ZIRKUKO zuzendaria)


Olioa birziklatzeko kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpaina ibiltaria Ekogras enpresarekin.

campaña de concienciación para el reciclaje - Ecogras


Ikuskizun pertsonalizatuen diseinatzailea eta aurkezlea, kasu honetan upategi baterako.


Sustapenerako magia ikuskizuna Bilboko Naturgas taldearentzat.

Actuación para Naturgas en Bilbao

Plazer bat izan da Asier Kidamekin lan egin ahal izatea. Gure kasuan, ekitaldiaren eduki eta formatura egokitu zuen bere ikuskizuna, eta publikoa berehala poltsikoratu zuen. Profesionaltasun eta enpatia handiko artista da.

Ana Urkiza (Bankoa S.A.-ko Giza Baliabideko Zuzendaria)