Alt Text

MAGIA POTEOA

Magia fina eta dotorea, bizilagunek edo bezeroek beren eskuetan sentituko dutena.

Lagunarteko giro umoretsuan, taldetxoz taldetxo, tabernaz taberna edo plazaz plaza joanda, gogotik gozaraziko diot kalean topatuko dudan jendeari, mirari ahaztezinak ikusiko ditu eta. Oso opari berezia eta originala.

Gainera, ikusleei mezu magiko txiki bana emango diet udalaren edo dagokion erakundearen partetik. ;-)

Adibide bat ipintzearren, bideo honetan magia ibiltariaren irudiak ikus daitezke, EITBko «Magoak» telesaiorako grabatuak.

 

MAGIA POTEOAREN ABANTAILAK

• Magia egiteko premiazkoa den guztia (eraztunak, kartak, txanponak, billeteak…) neuk eramango ditut gainean, eta neu mugituko naiz jendartean.
• Erabat malgua da. Kontaidazu zer asmo daukazun: gonbidatu kopurua, lekua eta iraupena. Eta ikuskizun bat diseinatuko dizut neurrira.
• Ez da behar eszenatokirik, soinu ekiporik edo argi berezirik.
• Magiak herriko kaleak, plazak edo tabernak beteko ditu.
• Festa batzuetan benetan zaila izan daiteke gutxieneko isiltasuna lortzea ikuskizun formal bat egiteko eszenatoki gainean, mundu guztia ez delako prest egongo egiten ari dena bertan behera utzi eta espektakulua ikusteko.
• Magia poteoak zirrara handia eragiten dio jendeari, mirariak ikusi ditzaketelako beren begien aurrean ukitu eta aztertu daitezkeen objektu arrunten bidez.
• Jende askok ez du sekula ikusi gertuko magia, eta gainera oso zuzena da.
• Oso baliagarria da giroa berotzeko: ikusleek bizipen berbera konpartituko dute, eta horrek hizpidea emango die.

 

Badira 4 urte Asier Kidam ekartzen dugula tabernara ospakizunen bat daukagun guztietan. Eta oraindik ere harritu egiten nau nola lortzen duen minutu gutxiren buruan festa giroa eta «rollo ona» zabaltzea. Bere tratu hurbil eta finarekin mundu guztiaren arreta bereganatzen du, eta bezeroek egunak ematen dituzte ikusitako mirariak irribarre batekin komentatzen. Aurkikuntza benetan ederra magiapoteoa!!

Alberto Mínguez Armas (Warhol taberna)

Behin baino gehiagotan izan dugu Asier Kidam magoa gure herrian. Benetan ikaragarria egiteko gai dena. Ilusionista bat baldin bada ikuslearentzat efektu harrigarriak eta ezin argituzkoak sortzen dituena, Kidam ilusionista aparta izateaz gain giza ilusionista moduan definituko nuke, ikuslea bereganatzeko (izan heldua, gaztea zein haurra) duen ahalmena ezin argituzkoa baita. Elgetak gustura hartu izan du beti Asier!

Janire Lazkano (Kultura zinegotzia Elgetako Udalean)

Kartela deskargatu EUSKARA
Kartela deskargatu GAZTELANIA