Alt Text

EZKONTZAK ETA KOKTEL MODUKO FESTAK

Magia fina eta dotorea, zure gonbidatuek eta bezeroek beren eskuetan sentituko dutena.

Lagunarteko giro umoretsuan, mahaiz mahai edo taldetxoz taldetxo joanda, gogotik gozaraziko diet zure gonbidatuei, mirari ahaztezinak ikusiko baitituzte. Oso opari berezia eta originala.

Gainera, gonbidatuei mezu magiko txiki bana emango diet zuen partetik. ;-)

GERTUKO MAGIAREN ABANTAILAK:

• Magia egiteko premiazkoa den guztia (eraztunak, kartak, txanponak, billeteak…) neuk eramango ditut gainean, eta neu mugituko naiz jendartean.
• Erabat malgua da. Kontaidazu zer asmo daukazun: gonbidatu kopurua, lekua eta iraupena. Eta ikuskizun bat diseinatuko dizut neurrira.
• Ez da behar eszenatokirik, soinu ekiporik edo argi berezirik.
• Magiak areto osoa beteko du.
• Ezkontza edo festa batzuetan benetan zaila izan daiteke gutxieneko isiltasuna lortzea ikuskizun formal bat egiteko eszenatoki gainean, mundu guztia ez delako prest egongo egiten ari dena bertan behera utzi eta espektakulua ikusteko.
• Gertuko magiak zirrara handia eragiten dio jendeari, mirariak ikusi ditzaketelako beren begien aurrean ukitu eta aztertu daitezkeen objektu arrunten bidez.
• Jende askok ez du sekula ikusi gertuko magia, eta gainera oso zuzena da.
• Oso baliagarria da giroa berotzeko: ikusleek bizipen berbera konpartituko dute, eta horrek hizpidea emango die.


Nekez aurkituko genuen Asier baino mago hoberik gure ezkontza egunerako. Aho zabalik eman genuen egunaren zati handi bat, haren magiarekin txundituta. Oso giro berezia sortu zuen. Zoragarria da eta profesional handia! Eskerrik asko denagatik, Asier. Berriz ere ezkonduko banintz, dudarik gabe zuri deituko nizuke berriro. ;-)

Saioa García (Bezeroa bere ezkontzan)

Gure ezkontzara ekarri genuen eta zoragarria izan zen. Koktelean taldez talde ibili zen jokoak egiten. Liluratuta utzi zituen gonbidatuak. Profesional handia da. Oso modu dotorean egiten ditu jokoak, eta teknika handiarekin. Berdin entretenitu zituen umeak eta helduak, trebea da-eta estiloa ikusleen adinera egokitzen. %100 gomendagarria.

Iker Mesa (Bezeroa bere ezkontzan)

Kartela deskargatu