Asier Kidam-en gaineko Iritziak
Urte mordoxka bat egin dugu elkarlanean, eta oraindik ere harritzen nau Asier Kidam magoaren esperimentatzeko gaitasunak. Etengabe jarduten du truku berriak sortzen eta klasikoen bertsioak egiten, edo istorioak idazten testuinguru umoretsu batean kokatzeko bere magia. Ez du onik izaten lanaren zoko-moko guztiak bere gustura eduki arte, magiari berari dagozkionak noski, baina kontuan hartuta betiere aktore baten bestelako betekizunak: ahotsaren, gorputzaren zein elementuen erabilera arretatsua; testu interpretazio naturala, gaztelaniaz zein euskaraz; eta eszenaratze zaindua. Lan egiteko modu sakon horrek kalitatea eta originaltasuna ematen dizkie bere ikuskizunei.
Julia Marin Arteaga (Antzerki itzultzailea eta komunikazio tekniketan irakaslea)
Behin baino gehiagotan izan dugu Asier Kidam magoa gure herrian. Benetan ikaragarria egiteko gai dena. Ilusionista bat baldin bada ikuslearentzat efektu harrigarriak eta ezin argituzkoak sortzen dituena, Kidam ilusionista aparta izateaz gain giza ilusionista moduan definituko nuke, ikuslea bereganatzeko (izan heldua, gaztea zein haurra) duen ahalmena ezin argituzkoa baita. Elgetak gustura hartu izan du beti Asier!
Janire Lazkano (Kultura zinegotzia Elgetako Udalean)
Asier Kidamen ikuskizunek ez naute inoiz dezepzionatzen. Inork ez bezala konbinatzen ditu magia eta dotorezia, ironia fina eta sentiberatasuna uztartzen dituen bere ukitu berezi horrekin.
Begoña Bilbao (Antzerki zuzendaria)
Asier Kidam magoak, bere lan egiteko modua azaltzen dizun lehen momentutik emanaldia amaitzen duen arte, erraztasun handiak ematen ditu dena ondo atera dadin. Ikusle guztiok, bai umeak bai irakasleok, liluratuta utzi gintuen bere magiarekin eta publikoa irabazteko duen moduarekin. Arreta handia eman zidan bereziki zeinen samurra eta dotorea den umeekin erlazionatzeko orduan. %100 gomendagarria tarte atsegin bat pasatu eta ikuskizun dibertigarri batez gozatu nahi baduzue.
Alain Garalde (DBH4ko tutorea eta metodologia arduraduna Bera Kruz Ikastolan)
Plazer bat izan da Asier Kidamekin lan egin ahal izatea. Gure kasuan, ekitaldiaren eduki eta formatura egokitu zuen bere ikuskizuna, eta publikoa berehala poltsikoratu zuen. Profesionaltasun eta enpatia handiko artista da.
Ana Urkiza (Bankoa S.A.-ko Giza Baliabideko Zuzendaria)
Asier Kidam: arina, zorrotza, bizia, umoretsua, gertukoa. Irakasteko arazorik ez duen ikasle ausarta. Berarekin bizitza eta lana errespetuz konpartitzea hain da erraza. Asier Kidam Mago magikoa!!!
Iker Galartza (Aktorea, gidoilaria eta GURE ZIRKUKO zuzendaria)
Nekez aurkituko genuen Asier baino mago hoberik gure ezkontza egunerako. Aho zabalik eman genuen egunaren zati handi bat, haren magiarekin txundituta. Oso giro berezia sortu zuen. Zoragarria da eta profesional handia! Eskerrik asko denagatik, Asier. Berriz ere ezkonduko banintz, dudarik gabe zuri deituko nizuke berriro. ;-)
Saioa García (Bezeroa bere ezkontzan)
Gure ezkontzara ekarri genuen eta zoragarria izan zen. Koktelean taldez talde ibili zen jokoak egiten. Liluratuta utzi zituen gonbidatuak. Profesional handia da. Oso modu dotorean egiten ditu jokoak, eta teknika handiarekin. Berdin entretenitu zituen umeak eta helduak, trebea da-eta estiloa ikusleen adinera egokitzen. %100 gomendagarria.
Iker Mesa (Bezeroa bere ezkontzan)
Badira 4 urte Asier Kidam ekartzen dugula tabernara ospakizunen bat daukagun guztietan. Eta oraindik ere harritu egiten nau nola lortzen duen minutu gutxiren buruan festa giroa eta “rollo ona” zabaltzea. Bere tratu hurbil eta finarekin mundu guztiaren arreta bereganatzen du, eta bezeroek egunak ematen dituzte ikusitako mirariak irribarre batekin komentatzen. Aurkikuntza benetan ederra magiapoteoa!!
Alberto Mínguez Armas (Warhol taberna)
Asier Kidam mago arduratsua da kudeaketa kontuetan, eta haren ikuskizunak oso-oso landuta daude. Ez da mugatzen truku harrigarriak egiten dituen mago original bat izatera, aktore ona ere bada eta berehala sartzen du publikoa poltsikoan, bai umeak bai helduak. Euskaraz zein gaztelaniaz lan egiten du, eta berdin harrapatzen zaitu bi hizkuntzetan. Guztiz gomendagarria ekitaldi serio edo informaletarako!
Maite López (Gasteizko Udaleko kultur teknikaria Principal Antzokian)
Asier, bihotz-bihotzez zoriondu nahi zaitugu urteroko enpresa afariaren amaieran erakutsi zenizkigun trebezia eta gustu onagatik. Kontratatu zintugun opari bat egin nahi genielako gure langileei, eta arrakasta izan dugu! Zure show-az gozatu ondoren, izugarri atsegina izan zen lankideei entzutea nola kontatzen zizkioten jokoak elkarri behin eta berriro guztiz txundituta. Eskerrik asko, Mago… Bete-betean asmatu genuen zu gurera ekarrita!!!
Aitor Gorosabel (Eigas Automoción enpresaren gerentea)
JARRAITU!