Magia ikuskizuna helduentzat (eta haurrentzat).
ORAIN DELA BI MENDE, MAGIAREN NORABIDEA ALDATZEKO ZORIAN ZEGOEN.
Sormen loraldi eder batek arte kategoria eman zion, eta hala hasi zen magiaren urrezko aroa. 200 urte geroago, Asier Kidamek, iraganeko eta orainaldiko mago mitiko batzuen lanean inspiraturik, bidaia gogoangarria egiten du magiaren historian zehar. Denok oroimenean gordetzen ditugun ilusioak, gaurko egunera ekarriak eta sekula ikusi gabeko moduan aurkeztuak.
- JATORRIZKO IDEIA: Asier Kidam
- ZUZENDARITZA ARTISTIKOA:Tomás Fernández Alonso eta Julia Marin
- ILUSIO DISEINUA: Luis Martioda eta Víctor Ruiz de Gordoa
- ARGIAK: Javi Ulla
- JANTZIAK: Garbiñe Goenaga eta Naroa Madinabeitia
- ARGAZKIAK: Eric Hochard, Giros CMC eta La Mamma Creaciones
Ikuskizun hau Paraiso Antzerkiaren KunArte egonaldi artistikoan sortua da, Eusko Jaurlaritzaren eta Europar Batasunaren dirulaguntzarekin.
Formatu ertaineko aretorako ikuskizuna. Eserleku kopurua: 500 bitartekoa.
Adin gomendatua: 5 urtetik aurrera.
Iraupena: 60 minutu.
Gutxieneko espazio eszenikoa: 6 metro zabal, 5 metro sakon, 3 metro garai.
Argiak: P.C. LDR, 1KW (x13) + ETC 25º/50º (x8) + Pantalla 1KW (x5).
Asier Kidam Magic konpainiak jarriko du soinu teknikaria.
Muntatzeko: 4 ordu. Jasotzeko: 1,5 ordu.
Ikuskizunetan ez du erabiltzen animalia bizirik.
Asier Kidamen ikuskizunek ez naute inoiz dezepzionatzen. Inork ez bezala konbinatzen ditu magia eta dotorezia, ironia fina eta sentiberatasuna uztartzen dituen bere ukitu berezi horrekin”
Begoña Bilbao (Directora de teatro)
Kartela deskargatu EUSKARA
Kartela deskargatu GAZTELANIA
Eskuko programa deskargatu EUSKARA
Eskuko programa deskargatu GAZTELANIA
JARRAITU!